Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Oiz Mendia

Oiz Mendia

Oizko Bista

Oiz mendia (1026), herriak "Bizkaiko begiratokia" izenarekin ezagutzen duena, Lurralde Historikoaren tontor mitikoa da. Oiz eta Zengotitagane gailurrek gailurtza luzea osatzen dute, zeinen urak hiru arrotara doazen:Ibaizabal, Artibai eta Deba.

Oiz, beste edozein gauzaren gainetik, paisaia da. Kokagune pribilegioduna eta bere altueraren ondorioz, tontorretik, batzuen esanetan " bukaerarik ez duen" espazioa kontrola daiteke.

Oiz mendiaren gorpua urrunetik ere erraz bereiztu daiteke. Tontorrean komunikazio dorre handi bat nabarmentzeaz gain gaur egun ugaritzen ari diren dorre eoliko ilarak ikus genitzazke.

Oizko Errotak

Oizek oraindik mantentzen ditu baso hostotsu mistoaren arrastoak, batik bat ipar,eki eta hego-ekialdeko maldetan. Eremu altuenak ardi eta zaldi taldeek bazkatzen duten benetako tokiak dira.

Oizko gailurtza Bizkaia eta Euskal Herriko historian tokirik enblematikoenetakoa da. Artzantza praktikatzen zuen jendeak populatu zituen lurralde hauek. Horrela,hainbat trikuharri ikus daitezke.

 

Baina Oiz ezaguna izateko arrazoi nagusienetakoa Bizkaiko "Mendi bozinero" tituluaren jabe izatea da. Izatez Lurralde Historikoan "Batzarrak" edo Gernikako Batzarretarako deialdiak egiten ziren mendien artean aurkitzen da. Batzar horietako deialdiak sute eta adar-tutuen hotsaren bitartez egiten ziren.

Oiz mito eta kondaira ere bada; bertan Mari,"Anbotoko Dama", bizi da. Tradizioak dioenez, zazpi urtetik behin, Mari Anbototik Oizera lekualdatzen da. Kokapenaren arabera, eguraldi ona edo txarra eta uztak anitzak edo eskasak izango dira.

Nola iritsi:

  • Mallabiako herrigunetik: Trabakuako errepidea hartu Osmako auzoan dagoen gurutzeraino iritsi arte. Gurutze honetan aukera bi aurkituko ditugu:
    1. - Eskumarantz ehun bat metro ibili eta Aldasolo baserria ondoan, errepidea zeharkatuz Zengotitagane eta Oizera daraman lehen pista hartuz.
  1. - Ezkerrerantz joan eta errepidea zeharkatu, ondoren Zengoitia auzorantz daraman desbideratzea hartuz.Bertatik (latsarriaren alboan),Zengoitiagane eta Oizera daraman pista bat hasten da.