Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Lasturko harana

Lasturko harana

Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean dagoen paradisu ezkutua

Debako udalerrian kokaturik dagoen Lasturko bailara, bailara liluragarri eta luzea da, jatorri Karstikoa duena eta luzerari dagokionez, hiru bat kilometro eta erdi dituena.

Lasturko bailararen jatorria eta formazioa lurzoru karstikoaren higadurari dagokio, horrek dolinen zabalkuntza ekarri zuelarik (lurzoruen hondorapen zirkularrak), baita isurtegi, ur-soburu, koba eta hainbat leizeenak ere. 

Bailararen hondoa Lasturko errekastoak zeharkatzen du partzialki, zeinen urak, lurzoruan desagertu ostean, bailara lur-azpitik zeharkatzen duen Deba ibaian hil arte, Sasiola auzoan. Maldan zeharreko ibilbidea antzinako ur-garraioetatik zehar egin daiteke, egun PR-GI 44an (Deba-Lastur) bilakatu delarik.

Bailara hondoko landetan eta Arteaga eta Sustraia baserritatik gertuko eremu baxuetan abelburu basatiek eta hain ezagunak diren "larrabeixek" (betizuek) jaten dute,azken hauek uro mitikoaren ondorengo zuzenak izanik, Europako behi-aziendako arrazarik zaharrenetarikoak dira. Igande eta jai egunetan Lasturrera hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute ganaduburu hauek aurrez-aurre ikusteko non herriko plaza ustekabean zezen-plazan bilakatzen da.

Kokapena