Lasturko harana

Lasturko harana

Agroturismo en Lastur, Euskadi

Debako udalerrian kokaturik dagoen Lasturko bailara, bailara itsu,liluragarri eta luzea da, jatorri Karstikoa duena eta luzerari dagokionez,gutxi gora behera, hiru kilometro eta erdi dituena.

Lasturko bailararen jatorria eta formazioa lurzoru karstikoaren higadurari dagokio,horrek dolinen zabalkuntza ekarri zuelarik (lurzoruen hondorapen zirkularrak), eta baita isurtegi, ur-soburu, koba eta hainbat leizeenak ere.

Bailararen hondoa Lasturko errekastoak zeharkatzen du partzialki, zeinen urak, lurzoruan desagertu ostean, bailara lur-azpitik zeharkatzen du Deba ibaian hil arte, Sasiola auzoan.Maldan zeharreko ibilbidea antzinako ur-garraioetatik zehar egin daiteke, egun PR-GI 44an (Deba-Lastur) bilakatu delarik.

Feria de agricultura y productos ecológicos en Lastur

Lasturko Nekazaritza eta produktu ekologikoaren peria.

Bailara hondoko landetan eta Arteaga eta Sustraia baserritatik gertuko eremu baxuetan abelburu basatiek eta hain ezagunak diren "larrabeixek" (betizuek) jaten dute,azken hauek uro mitikoaren ondorengo zuzenak izanik, Europako behi-aziendako arrazarik zaharrenetarikoak dira. Igande eta jai egunetan Lasturrera hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute ganaduburu hauek aurrez-aurre ikusteko non herriko plaza ustekabean zezen-plazan bilakatzen da.



Nola iritsi:

  • Sasiolan N 634tik,Elorrieta Gaina igo ondoren, bailarara eramaten gaituen errepidea hartuz.
  • Itziarren GI-3210 errepidea hartu eta ondoren Lastur GI-3292 desbideraketatik.
  • Azkarate Gainetik (Elgoibar) GI-3210 errepidea hartu Madarixara eta ondoren, Lasturrera garamatzan desbideraketa.