Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Karakate - Irukurutzeta

Karakate - Irukurutzeta

Karakate-Irukurutzeta mendikatea Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, eta Elgoibar, Soraluze eta Bergara herrien gainetik harro altxatzen da. 

Mendikatea hainbat tontorren lerrokaduraz osaturik dago:Karakate (Kortazar Karakate-Irukurutzeta, Gipuzkoaizenarekin ere ezagutzen dena), Akelarre, Atxolin eta Irukurutzeta. Horietatik garaienak (Irukurutzetak) ez da 900 metrotara iristen (898m).Ibilbide erraza eta garaiera txikia duenez, oso toki egokia da ibiltzeko,baita haurrekin joanda ere.Lehen aldiz bisitatzen duenak ezusteko handia hartzen du, bertako panoramika miresgarriak direla eta.Horiek tontorretik ikus daitezke 360 graduko zirkuluan, eta horregatik, Euskal Herriko begiratoki hoberenetarikoa da.

 

Paisaje de Karakate, Guipuzcoa

Trikuharri eta tumulu ugari daude bertan, aspaldiko garai haietako artzain kulturako hileta monumentuak dira. Jose Miguel Barandiaran jaunak "Trikuharrien bidea" izenez bataiatu zuen eremu hau.


Karakate inguruko "albar" arantza, Plentzia (Gipuzkoa)

 

 

Geologiari dagokionez, mendi-kateak jatorri bolkanikoa duten haitz asko ditu, kuxin-antzeko egitura dutenak eta teknikoki "Pillow-lavas" izenez ezagutzen direnak."Pillaw-lavak" itsaspeko erupzioetatik sortutako labetatik sortu ziren. Horiek urarekin bat egin zuten eta bat-batean hoztu ziren. Era horretan,kuxin itxura zuen estalki antzeko bat eratu zen eta horren barruan gogortu gabeko laba geratu zen.Estalki hori hautsi zenean,laba atera zen eta kuxin berri bat sortu zen.Horrela eratutako kuxinak pilatzen joan ziren.

 

 

Nola iritsi:

  • Soraluzetik, Karakateko aparkalekurako errepidea hartu.
  • Elgoibartik (San Roke eta Sallobente auzoak):Oinez.
  • Azkarateko gainetik ere joan daiteke (oinez).