Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Kalamua

Kalamua

Kalamua, Eibar

Kalamua eta Morkaiko mendiak Deba eta Lea-Artibai arroetako urak banatzen dituen lerroko zati dira. Lerro hori Urkotik Urkaregi, edo batez ere San Miguel izenez ezagutzen den mendiaren leporaino iristen da.

Kalamuako hegoaldeko isurialdea, Elgoibarko udalerrian dago,bertan Idotorbe(San Pedro) eta Aiastia (San Miguel) nekazaritza auzune ezagunak daude. Eremu honek xarma, balio handiko paisaia eta ingurumen zaindua izateaz gain, hainbat elementu historiko eta etnografiko interesgarri ditu.

Kalamua, Eibar

Kalamua kotontorra (771m), Elgoibar, Markina-Xemein eta Etxeberriaren arteko muga zehazten du eta euskal mapa fisikoko talaia ederrenetakoa da.Baina ez dira ederrak lerro gainetik urrunean ikus daitezkeen panoramikak soilik, hango magalak ere ederrak dira,larre berdez estaliak eta baserri zuri anitzek zipriztinduak.


Mandiola landa auzoko ikuspegia,Eibar (Gipuzkoa)

Eremu honetan aurkitutako hainbat elementu historikok paraje horietan bizitza zegoela adierazten dute, behinik behin Neolitikotik edo Brontze Arotik aurrera.Kalamuako tontorraren inguruetan,adibide bi aurki ditzakegu; Diruzulo eta Olaburuko dolmenak, hain zuzen ere.

Kalamua, Eibar

 

Beherago, Idotorbeko landa eremuan (Pedro Deuna), Moruko mendian, Burdin Aroko kastro baten (gutxi gora behera k.a 800.urtekoa) aztarnak ikusi daitezke. Bere kokagune estrategikoagatik,tontor eta magal trinkoei esker,Deba arrotik zetorren edozein eraso kontrola zitekeen.

 

 

Nola Iritsi:

Elgoibarretik:

  • San Miguel auzotik: frontoi alboan Oa Nagusi baserrira daraman bidea hartu.
  • San Pedro auzotik: Armaixo baserrira daraman bidea hartu.

Eibartik:

  • Arrateko errepidetik: Ixua-Usartzaraino iritsi.