Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Arno

Arno

Arnoko mendigunea Gipuzkoako ipar-ekialdean kokaturik dago, nahiz eta bere mendikate batzuk Bizkaiko Lurralde Historikoan egon. Mutriku eta Mendaro udalerrietan dagoen eremuak balio handiko eta kalitate oneko paisaia du, eta ondorioz,2000 Natura sarean barneratzeko "Erkidegoko garrantzi handiko gune" (LIC) izena emateko bidean dira.

Paisai aldetik liluratzen gaituena, kantabriar arteen hosto-zabalek eskeintzen diguten sentsazio atsegina da.

Macizo de Arno, Debabarrena

Azken urteetan koniferoak landatu diren arren, Arno Iberiar penintsulan aurki genitzazkeen arte kantabriar baso handienetakoen artean dago, beraz benetako altxorraz gozatzeko aukera paregabea da.



Arno eta bere ingurunearen ikuspegia.

Turismo rural en Euskadi

Olatz, Arno mendigunean kokatuta dagoen bi kilometroko bailara itxia da. Bailaran barneratzeko Mutrikuko irteeran,Ondarrurako bidean, dagoen bidexka bat hartu behar da.

Eskualdean ,Arnok pisu historiko handia gordetzen du eremu txikian.Historiaurreko gizakiaren aztarnak, adibidez, Langatxo edo Iruroin haitzuloetan antzeman daitezke, Deba ibaiaren alboan kokatuak (Astigarribia auzoan edo Olatz auzoko Jentiletxeta haitzuloetan).

 

Nola iritsi:

  • Astigarribi auzotik Errepidearen alboan, antzinako labe karegilearen atzean mendi-bide bat hasten da, Apain muinora eramaten gaituena .
  • Kalbario gainetik, Mendebalderantz jaisten den mendi-bidea hartuz.
  • Mutrikun dagoen Olatz auzotik. Korostola baserrira daraman mendi-bidetik igaro ondoren, Apaindik Birular tontorreraino doan beste mendi-bide bat dago.
  • Mendaron dagoen Azpilgoeta auzotik,futbol zelaira jeisten den mendi-bidea hartuz gutxi gorabehera ordu eta erdian, Arnoko tontorrera eramaten gaitu.