Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Arranerreka - Kilimon

Arranerreka - Kilimon

Turismo rural en Debabarrena, Euskadi

Kilimon izenarekin ere ezagutzen den Aranerrekako bailara Mendaron dago eta Izarraitzeko mendigunearen hegomendebaldean kokatzen da. Bailara honek Aranerreka ubidearen izen bera du. Madariaren inguruan jaio eta bailara zeharkatzen du; bere urak lurzoru karstikoetatik agertzen eta desagertzen dira, Deba ibaian hiltzen den arte.

Leize eta koba guztiak direla eta Aranerrekako bailara, espeologiaren pradisutzat jotzen da. Bestalde euskal geografiako barruti natural interesgarrienetakoa da.Paisaia ederra izateaz gain, flora,fauna eta geologia oparoa ditu, baita, ondare etnografiko eta historikoa ere.

Borda en Mendaro

Bailarako paisaia ,flora eta faunak naturaren ikuspuntutik balio handia badute ere, batzuen ustez barruan dauden toki ikustezinak balio eransgarri bat izaten dute. Kasu honetan, eremuaren lur-azpia benetako labirinto bat da, leize,koba eta iturburu asko dituena.

 

Nola iritsi:

Mendarotik, Garagartza auzoan,herriguneko irteerara joan Lasaldeko dorretxera, eta uren araztegira eramaten gaituen hegoaldeko pista erabili.