
Debabarrena barrualdean turismo natural, kultural eta ekologikoagoa aurkituko duzu. Urteko edozein garaitan ezagutu, gozatu eta atseden hartuz.
Ohiko ibilbide turistikoak alde batera utzi eta txoko ezkutuak ezagutu.
Bailara txikietan barneratu, adibidez Olatzen (Mutriku), Lasturren (Deba), Kilimonen (Mendaro) eta San Lorentzon (Elgoibar).
Lasturko bailara (Deba)
Mendi tontorretara igo, esate baterako Oiza, Kortazar, Kalamua edo Arnora, edo berdin goialdeko zelaietara, adibidez Arratera edo San Pedrora. Europako herri zaharrenetako baten kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera ezin hobea aurkituko duzu.
Elgoibar eta Soraluze udalerrietako Karakate, Atxolin eta Hirukurutzeta mendiek gailurreria berde ikusgarria osatzen dute. Jose Migel de Barandiaran paleontologo eta etnologo bikainak "trikuharrien ibilbidea" deitu zion gailurreria honi.
Ibilbide horretan aztarnategi garrantzitsuak daude, eta bertan trikuharri eta tumulu ugari nabarmentzen dira.