
Euskal Herri guztian mahaiko plazerrek izugarrizko estimua dute eta Debabarrenean ere gastronomiak garrantzi handia du.
Eskaintza askotarikoa da eta euskal sukaldaritzako platerik onenak dastatzeko aukera ematen du, oso prezio egokietan gainera.
Jateko orduan, aukera ugari daude: jatetxeak, erretegiak, sagardotegiak... eta baita tabernetan pintxoak jatea ere. Edozein hautatuta ere, seguru bezero zorrotzenak ere gustura geratuko direla.
Gastronomian gure baserri eta itsasoko produktu freskoenak erabiltzen dira eta hori bera bada nahikoa aitzakia geldialdia egiteko.
"Marmitakoa", kostaldeko jaki guztiz ohizkoa da eta bere zaporea, ezinhobea. Bere osagaiak, atuna, patata, piperra eta tipula dira. Itsas produktuekin jarraituz, itsasapoa, txipiroiak eta legatz paregabea gomendatzen dugu.