Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Jaiak eta ohiturak Urritik Abendura

Urritik Abendura

Urte garai hauetan herri askok ospatzen dituzte ekitaldi Mikologikoak; mendi irteerak,erakustaldiak,ekitaldi "gastronomikoak"...

Eibarko urriko egitaraua osatzen duten jardueretatik batzuk aipatzekotan argazki eta ipuin lehiaketa eta Txontxongiloen Nazioarteko jaialdiak azpimarratuko genuke.

Azaroan festetarako indarrak gelditzen zaizkionari oraindik badu aukera. Garai hauetan Eibarrek San Andresak ospatzen ditu, bertako egitaraua osatzen duten jarduera guztietatik ospetsua da hilaren 30ean antolatzen den Nekazaritzako peria. Aipatzekoa da ere hil honetan Eibarren Abankargak erabiliz izaten den Tiro Txapelketa non partehartzaileek garaiko jantziak eramaten dituzten. Ermuak ere Nekazaritza feria antolatzen du San Martin egunean.

Santu guztien eguna pasa ondoren, bigarren astelehenean, Eibarren Gaztainerre eguna ospatzen da. Egun honetan ohitura da elkarte gastronomikoetan karakolak eta gaztainek osatutako afaria dastatzea.

Abenduko lehenengo larunbatean, Konzepzio feria antolatzen da. Bertan bailarako nekazal, abeltzain eta artisau produktuak ezagutzeko aukera egoten da Mendaron. Mutrikuk abenduan Santo Tomas feria ospatzen du eta Elgoibarrek urteko azken larunbatean ospe handia duen Gabon zar peria antolatzen du. Bestalde aipatzekoa da Debak eskeintzen duen Urte amaierako kontzertua.