Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Jaiak eta ohiturak Uztailetik Irailera

Uztailetik Irailera

Uztaileko lehendabiziko astebukaeran eta Santiago festen entrenamendu modura Sanpelaioak ospatzen dira Ermuan non hilaren 24tik aurrera jende gainezka egoten den. Mutrikuk,Soraluzek eta Mendarok Madalena eta Santa Ana jaiak ospatzen dituzte. Elgoibarren, Ekaineko azken astean, ezaguna den Nazioarteko folklore jaialdia ospatzen da.

Abuztuko lehen asteburuan Itziarko jaiak ospatzen dira, Kopraixak. Ondoren hilaren 14tik 20ra Sanrokeak ospatzen dira bertako entzierroek ospe handia dutelarik. Bestalde aipatzekoa da garai honetan Deban ospatzen den Musika Zikloa.

Hilaren 15aren inguruan Mallabiak eta Soraluzek Andramariak ospatzen dituzte. Mallabian aipatzekoak dira harrijasotzaile, idi proba eta pilota partiduen ikuskizunak. Soraluzen bestalde Artisautza Feria antolatzen dute. Abuztuak 24ean Elgoibarrek Sanbartolomeak ospatzen dituzte non ekitaldirik entzutetsuenak sokamuturra eta profesionalen arteko pilota partiduak dira.

Iraila nekazal auzoentzat jai giroa da. Irailaren 8an Eibarren Arrateak ospatzen dira eta hilaren 10ean berriz Lasturren San Nikolasak. Bertan herri kirolen ikustaldiak aurkituko ditugu. Garai honetan Mutrikuk ere Kalbaixo jaiak ospatzen ditu non oso ezaguna den Goitiberen Jeitsierak ospe handia dute.

Elgoibarren, San Miguel auzoko jaiak direla eta, Idi-probak ospatzen dira.