Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Jaiak eta ohiturak Apiriletik Ekainera

Apiriletik Ekainera

Udaberriarekin batera eskualde osoan kirol eta kultura ekitaldi ezbedinak burutzen dira. Kirolari dagokionez, Debabarrenean aipatzekoak da besteak beste Arraten (Eibar) izaten den auto igoera eta Bolunburu krosa. Hauetaz gain, pelota, pala, futbito, etab. txapelketak antolatzen dira.

Maiatzean baserritarrek San Isidro eguna ospatzen dute. Aipatzekoa da Arraten antolatzen diren ekitaldiak baina Olatzen (Mutriku) ere ekitaldi ugari antolatzen dira eta giro ezin hobea egoten da. Maiatzeko hirugarren igandean Deban Debarraren Eguna ospatzen da eta festa giro ezin hobea egoten da.Maiatzean zehar eskualde osoan Euskal jaiak ospatzen dira. Maiatzaren bukaeran Elgoibar eta Mendarok Trinidade jaiak ospatzen dituzte non Elgoibartarrek tanborradarekin gozatzeko aukera dute.

Ekainean, aipatzekoa da alde batetik Euskal Bizikleta eta bestetik kostaldean ospatzen diren estropadak. San Juan inguruan, ekainak 24ean, festa zaleek Eibarko San Juanetara joateko aukera ezin hobea dute.Egitarauan agertzen diren ekitaldietatik aipatzekoa da Eibarko Astelena pilotalekuan profesionalen Esku pilota txapelketa. Bestalde Elgoibarko San Pedro auzoan beren auzoko jaiak direla eta bolotan aritzeko ohitura dute.