Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Jaiak eta ohiturak Urtarriletik Martxora

Urtarriletik Martxora

Eskualde osoko Mendi Taldeek Deba Beheko gailur ezberdinetara igoz hasten dute urtea. Urteberri egunean Deban, Urteberriko Idi Proba ospetsuak ospatzen dituzte, eta urteko lehendabiziko larunbatean Soroen feria. Soroen Feria honek itzulpen okerra izan du eta ondorioz,askok "Feria del loco" esaten diote.

Festekin hasteko, Elgoibartik abiatuko gara, urtarrilaren 17an San Anton eguna ospatzen baitute. Egun honetan aipatzekoa da Artisautza Feria. Urtarrilaren 20an Debako Elorriaga Auzoak San Sebastian eguna ospatzen du.

Otsailaren hasieran, hilaren 3an San Blas eguna ospatzen da eta oso famatuak eta aldi berean preziatuak dira eskualde osoan egiten dituzten opilak,erroskilak eta Mendaroko txokolatea. Hilaren 4an Santa Ageda bezperan,herri guztietako Koruak abestera irteten dira. Otsaila izaten da normalean Ihauteri edo Aratusteak ospatzen diren hila.

Sasoi honetan izaten da bestalde, Elgoibarren Memorial Mugerza Nazioarteko Krosa. Otsailarekin jarraituz, Nazioarteko Antzerki ekitaldiak hasten dira Eibarren, Euskal Herriko antzerki-hiri bihurtuz.

Martxoko azken larunbatean Mutrikun, Berdelaren Festa ospatzen dute, kaian jende pila biltzen delarik.