Jaiak eta Ohiturak

Jaiak eta Ohiturak

Debabarrenean jaiak ohiturekin elkartuta daude. Herrietako kaleetan berez giro aparta egoten da eta herriko festak ospatzen direnean are bikainagoa.

Eskualdeko dantzariak

Eskualdeko dantzariak.

Bazkariak eta zezenen entzierroak, danborradak, traineru estropadak, herri kirolak eta dantza alardeak dira, besteak beste, folklorearen erakusgarriak.

Ospakizun horietan bisitariak herritarrekin batera biziko du festaren zirrara.

Datozen egunotako ekitaldien berri izateko, begiratu Agenda


Herrietako jaiak
Deba
Urteberriko Azoka Urteko 1. larunbata
Debarra eguna Maiatzeko 3. asteburua
San Roke Abuztuak 14-21
Eibar
San Juan Uztailak 23-27
Arrate eguna Irailak 8
San Andres Azaroak 30
Elgoibar
San Anton Urtarrilak 17
San Bartolome Abuztuak 23-31
Gabon Zahar Feria Urteko azken larunbata
Ermua
Santiago Uztailak 25
San Martin Feria Azaroak 11
Mallabia
Andra Mari Abuztuak 15
Urriko jaiak Urriko 4. asteburuan
Mendaro
Santiago Uztailak 25
Santa Ana Uztailak 26
Mutriku
Berdel Eguna Apirilak 4
Magdalenak Uztailak 21-25
Kalvario Irailak 14-16
Soraluze
Santa Ana Uztailak 26
Andra Mari Abuztuak 15

Kosme Damian Txurruka

Kosme Damian Txurruka brigadierra, Nelsonen armada ingelesaren aurkako Trafalgargo itsas guduan heroia izana, Mutrikuko semea zen eta bere hezurrak Mutrikuko parrokian daude.

Almirantearen eta bere ondorengo diren Mutrikuko kondeen jauregia hiribilduko alde zaharrean dago.

Jauretxea Antonio Gaztañetak eraiki zuen, XVII. gizaldian ontzigintzan izandako gizonik jakintsuenak.