Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Dolmenen Ibilbidea

Dolmenen Ibilbidea

Euskal Herriko begiralekurik onenetariko batean, Karakate-Irukurutzeta mendilerroan, trikuharri eta tumuluen kontzentrazio handia aurkitzen da.

Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94, 20 kilometro dauzka eta Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotuz.

Ibilbideak edertasun eta balio handiko kultur eta historia ondarea dauka. Dolmenen Ibilbidean (Aita Barandiaranek hala izendatu zuen) gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa. Dolmen hauek Karakate, Irukurutzeta eta Agirreburuko tontorrek marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Ikuspegi ederrek, are interesgarriagoa egiten dute ibilbidea.

Deskargatu liburuxka (3,3MB PDF)

Deskargatu ibilbideaGoogle Earth (73 kB) y GPS (1,2 MB)

Ondare eta paraje aberatsak

2013an aurkeztu zen ofizialki Dolmenen Ibilbidea. Proiektu hau aurrera eramateko arrazoien artean daude ibilbideak eta, orokorrean, inguruneak daukan potentzial turistikoa. Lau urte hauetan berretsi egin da ibilbideak duen interes turistikoa, bisitari asko gerturatzen baitira ibilbidea egitera.

Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka eta Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako udalerriak lotuz.

Ibilbideak edertasun eta balio handiko kultur eta historia ondarea dauka. Dolmenen Ibilbidean, Aita Barandiaranek hala izendatu zuen, antzina Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurretan sartzen gara. Bertan gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa, hain zuzen. Dolmen hauek Karakate, Irukurutzeta eta Agirreburuko tontorrek marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Ikuspegi ederrek gainera, are interesgarriagoa egiten dute ibilbidea.

Logo Udalak