Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Euskal Kostaldeko Geoparkea Hondartzak

Hondartzak

Deba ibaiak 54 kilometroko bidea egin ondoren, Debako bokale ikusgarria sortuz itsasoratzen da bertan hain preziatuak diren Angulak (Txitxardinak) aurkitzen direlarik. Gaur egun txalupa txikiak Sasiolaraino nabigaru dezaketen arren, garai batean untziek Altzolaraino nabiga zezaketen.

 

Debako hondartzak bokalearen eskuin aldean kokatzen dira. Debako Hondartza bezela ezagutzen dena eta Lapariko Hondartza, biak mendiz inguraturik Euskal Kostako ikusgarrienen artean daude. 2003. urtean Debako Hondartzek ISO 14.001, Ingurumen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria lortu zuten, geroztik jasangarritasunaren irizpideak kontuan izanda kudeatzen da.

Sakonetako hondartza, Itxaspe, Deba

Itxaspeko Auzo ingurutik kostaldeak eskeintzen digun panoramika zoragarri eta ikusgarrienetariko bat ikus dezakegu. Mendata gainetik, duela milioika urte sortu ziren kareharrizko eta margazko geruza meheen estratuen egitura ikus dezakegu, marearteko zabalgunea edo flysch bezala ezagutzen dena. Bi hondartza ditugu inguru hauetan,Mendatako Hondartza, hare silizikoduna eta Sakonetako Hondartza, hartxintxar eta kareharrizkoa, biak ere edertasun handikoak.

 

Playas de Deba

Debako Ibaiaren ezker aldean Mutrikuko Ondarbeltz Hondartza aurki dezakegu, oso lasaia eta haitz eta mendiz inguratua hau ere. Mutrikurantz bidea jarraituz izugarrizko itsaslabarrak topa ditzazkegu, surf egileen paradisu.

Mutrikuko kai ikusgarriaren ondoan herriko hondartza eta Zazpi hondartza izenez ezagutzen diren hondartzek, banatzen dituzte herriko hondartza eta Saturraranekoa; urpeko arrantzan aritzeko leku aproposa delarik.

Itsasbehera dagoenean, Mutrikutik Saturraranera haitzetan zehar joan gaitezke oinez, kontu handiz, jakina. Era honetan Saturraraneko hondartza ezagutzeko aukera izango dugu, haitz ederrez inguratua eta Euskal Herriko lekurik politenetako bat.

 

Saturrarango hondartza, Mutrikun. / Argazkia: J.Unamuno

 

 

 

 

 

Saturraraneko hondartza, Mutriku