Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Euskal Kostaldeko Geoparkea Mutrikuko kostaldea

Mutrikuko kostaldea

Mutrikuko itsatsertzak gutxi gora behera 4km-tako luzera du eta euskal kostaldeko itsasertz politenetakotzat jotzen da. Euskal kostaldea ezagutu nahi duena, bertan du ingururik ederrenetakoa. Ekialdean, Deba udalerriarekin egiten du muga, Mutrikuko kosta eta Deba udalerria izen bera duen itsasertzak banatzen dituelarik, eta mendebaldean, Ondarroarekin egiten du muga; bertan dago Saturraraneko hondartza.

Mutur bietatik distantzia berdinera, Mutrikuko herrigunea eta portua daude, eta litorala bitan zatitzen da. Mendebaldean dagoena Saturraraneko labarrez eta "Sieteplayas" izenarekin ezagutzen den marearteko zabalguneaz osaturik dago.Portuaren ekialdean dagoena, Alkolea muturra eta Deba itsasadarraren bokalearen artean dagoena hain zuzen ere, Arbeko senadia izenaz ezagutzen da.

Saturrarango hondartza, Mutriku.

Saturraraneko haitzak,duen itxura berezia dela eta, euskal kostaldeko geografian argazki gehien egiten zaizkion paisaietarikoa da.Itsasoaren higaduraren ondorioz, malkartsuak eta bertikalak diren labar biluzien oinetan,ezkutuan dauden hainbat kala txiki aurki ditzazkegu, eta horiek dira, izatez, tokiari izena ematen diotenak, hain zuzen ere Siete Playas.

Arbeko senadia,Mutrikuko kostaldean, paisaiaren ikuspegitik balio handia duen beste toki bat da.Oso ezaguna da bere itsaslabarrek gordetzen dituzten fosilak direla eta. Horrela, ammonite eta belemnite biltzaileek maiz bisitatzen duten tokia da hori. Era berean, arrantza egitea gustuko dutenak betidanik joan izan dira ur horietara,batez ere Alkolea eremura, kanabera zein itsaspeko arrantza egiteaz gain urpekaritzarako oso eremu aproposa da.

Atardecer en la costa de Mutriku

Deba eta Mutrikutik kostaldeko ikuspegia(Gipuzkoa).

Nola iritsi:

Saturraraneko labarrak eta "Sieteplayas" eremua:
- Saturraraneko hondartzatik bertatik (inguruan aparkaleku bat dago) zein Mutrikuko hondartzatik,zabalgunea inguratzen dute. - "Sieteplayas"-era kosta-hegaletatik jeisten diren bidezidor maldatsuetatik ere joan daiteke.

Arbeko senadia:
-Deba eta Mutriku artean dagoen GI-638 errepidetik, itsasertzeraino eramaten gaituen edozein bidezidor maldatsutik.