Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Euskal Kostaldeko Geoparkea Flysch-aren Ibilbidea

Flysch-aren Ibilbidea

Euskal kostaldean eta Debabarrenean bisitaldi bat egin nahi dutenek badute bai zer ikusi. Hainbat gune interesgarri eta eder aurkituko ditu gure eskualdeko herri eta lurraldeetan. 

Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek altxor berezi bat dute gordean: historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz geruzatan idatzita. Denboran bidaia zoragarria egiteko aukera eskeintzen dizugu. Flyscharen ibilbidea itsas trabesia batean egiteko aukera duzu, mendi irteera nahiago baduzu, berriz, ibilbidea oinez ere egin dezakezu. Kontsulta ezazu bisita egutegia : www.mutriku.eus; www.deba.eus; www.zumaiaturismoa.eus

Mutriku, Deba eta Zumaiaren arteko marearteko zabalgunea, "naturagune interesgarri" egin zuten. 8 kilometroko itsasertza da eta munduko interesgarrienetarikoa da bertan garatzen diren elementu biologiko eta fenomeno geologiko oparoak direla-eta.

Flysch formazioak. Geruza sekuentziak dira. Horietan "milorri" izugarri gisa, geruza gogorrak (kareharriak eta hareharriak) eta bigunak (tuparri eta haitz buztintsuak) tartekatzen dira.

Flysch-en inguruan deigarri eta miresgarriena da horiek uretan hirurehun bat metrotan barrena nola sartzen diren, saihets-hezurra balira bezala.

Sarritan, itsaslabarretan, Mendata eta Sakonetan gertatzen den bezala,hasieran horizontalak ziren geruzak orain modu bertikalean ikus genitzazke.Guzti hau duela 40 milioi urte Orogenia alpinoan lurrak barnean izan zituen mugimendu indartsuengatik gertatu zen. Geruza horietan flysch-ak sortzean eratutako amoniteen fosilak eta beste ornogabe batzuen aztarnak ikus daitezke.

Debako marearteko zabalgunea biologiaren ikuspegitik oso aberatsa da. Itsasoko landaretza "itsasbelar" ezberdin eta interesgarriez osaturik dago,hala nola Ulva,letxuga txikiekin duen antzekotasunagatik ezaguna,edo benetako zelai itxura duen mantu gorrixka, Coralina Officinalisa.

Kontsultatu bisiten egutegia.

Nola iritsi:

  • Itxaspe Kanpinetik,"Sakoneta"-ra jartzen duen bidea hartuz, edo pixka bat aurrerago,"Mendata" jartzen duena.
  • N-634 bidetik,Errota-Berri baserrira doan pista hartuz,Sakonetatik gertu.
  • Elorrixa auzoko herrigunetik, iparraldera,itsasertzera doan mendi-bidetik.

 

¡KONTUZ¡
Gune honetan sartu baino lehen kontuan izan behar da itsasoa zein egoeratan dagoen. Komeni da itsasbehera dagoenean joatea,gutxienez 3 orduz zabalguneak gordetzen dituen sekretuez gozatu ahal izateko.Haitzen artean eroso ibiltzeko oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen da.

Foto Sakoneta (1): Deba Turismo