
Mutriku, Deba eta Zumaiak Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute, Europar Geoparkeen Sareko eta Sare Globaleko kide berriena, hain zuzen ere.
Bertan gure planetaren iragana esploratzeko eta bere misterioak ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu, Flyscharen edota Karstaren Ibilbideetan barrena.
Flyscharen Ibilbidea ezagutzeko hamaika aukera eskaintzen dizkizugu: itsas irteerak, trekkinga, geotourrak, interpretazio zentroak...Zuk aukeratu. Karstaren Ibilbidean, berriz, kareharriaren higadurak sortutako paisaien mosaikoarekin topo egingo duzu. Barrunbeak, kobazuloak, mitoak, elezaharrak... ezagutuko dituzu ibilbide honetan barrena.
Naturaz gozatu nahi baduzu edota bertako kultura, ohitura eta gastronomia ezagutu nahi badituzu, Euskal Kostaldeko Geoparkean osagai hauek guztiak topatuko dituzu. Informazio gehiago Euskal Kostaldeko Geoparkea webgunean.
Irakurri orain gutxi, Zazpika aldizkarian, Guy Martini geologo frantsesari egindako elkarrizketa interesgarria.
Lotura interesgarriak:
- Europar Geoparkeen Sareko Webgunea
- Experiencia Top Euskadi, Ruta del Flysch