Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Artzain txiki izan nahi duzu?

Artzain txiki izan nahi duzu?

Familian esperientzia berezi bat bizi nahi baduzu, hauxe da zure plana!

artxiki1eu

Euskal baserriko bizimodu eta lanetan barneratu eta goiz entretenigarria pasatzeko aukera eskaintzen dizugu. Txikienak protagonista izango dira eta gurasoek garai bateko bizipenak gogora ekarriko dituzte.

Esperientzia hau Lasturko bailaran egiten da, Deban. Etxeko txikiek artzain bihurtuko dira egun batez. Esperientzia talo tailer dibertigarri batekin hasten da, familian, indarrak hartzeko. Taloa eta txorizoa janez, indartsu hasiko dugu eguna.

artxiki2_eu

Buruan txapela eta makila eskuan hartuta, ardi Latxen artaldea bisitatuko dugu eta benetako Idiazabal gazta bat nola egiten den ikasiko dugu. Gainera, bisita urtarrila eta ekaina bitartean bada, zuzenean ikusiko duzu prozesua. Ardi hauen artilearekin, artisauak bailiran, antzinako ehun-tailer batean etxera eramango duten tapiza egingo dute.

Gogoratuko dituzun gauzak:

- Euskal Baserriko aktibitate tradizionalak gogora ekarri.Gogoratuko dituzun gauzak:

- Familian egindako taloak dastatu

- Artilearekin egindako tapiza etxera eramango duzu.

artxiki3_eu

Bideo honetan Lasturko bailara, bisitatuko duzuen gaztandegia, aintzinako errota, ehun-tailerra... ikus ditzakezu, aurrerapen modura:

 

Lasturko Plazaren kokapena

Prezioa (3 orduko bisita, tailerrak eta taloa txorizoarekin):

Haurrak (12 urtetik beherakoak): 15 euro // Helduak: 20 euro

Informazio gehiago: Debako Turismo Bulegoa 943192452