Hemen zaude: Hasiera Antolatu zure bidaia Turismoa Euskadin Vitoria - Gasteiz

Vitoria - Gasteiz

Gasteiz, Euskal Herriko eta Arabako lurralde historikoaren hiriburua da. Hiriburua, erdigunetik zabalduz doa, era honetan hartzen duen egiturak, biribil hobezin baten itxura du. Gotikoa eta pizkundekoa, barrokoa, neoklasikoa eta erromantikoa izan zen. Gaur egun aurrera daraman hirigintza ausartaren ondorioz, garai berriei ateak zabaltzen dizkio.Planifikazioa joan-etorri historikoan elementu iraunkor bat izan da; XIII.mende hasierako hiriaren hedagunetik hasiz, garai modernoetako parke eta ingurualdeko auzoetan jarraituz.

 

turismo euskadi - gasteiz

Gasteizko Santa Maria Katedralean barneratzea, iraganarekin bat egiteko modu ezinhobea da.Ibilbide historiko honek bidaiariari, XIII.mendeko jauretxeko eraberritze eta arkeologia lanetan parte hartze eta ikuskatzeko aukera eskeintzen dio.

Gaur egun Santa Mariako katedrala gai historiko, arkitektoniko, arkeologiko, kultura eta artearen aztergai bilakatu da.Lepo aldapatsu batean kokatua dagoen Gasteizko erdiaroko aldea Monumentu-Multzo izendatua dago. Santa Maria katedral gotikoaren inguruan biltzean, ermandadeen izenak dituzten kale luzeek zeharkako kantoiekin bat egitean,lepoaren gorengo mailara garama.

XX.mendeko bigarren erdialdean Gasteiz laukoiztu egin da. Handitze hau era ordenatu eta kontrolatu batean egin da, beharrezkoak diren ekipamenduak egokituz (gizarte-etxe, auzoentzako kultur eta kirol instalazioak...).

 

artium vitoria

Gasteizek duen beste altxor bat, ARTIUM , Arte Garaikideen Museoa, da. Bere eginbeharra gaur egungo artearen zabalkuntza eta hedakuntza delarik. Zabalkuntza hau, bertan dagoen bilduma iraunkor, denbora zehatzeko erakusketak eta sortutako sormenezko pentsamendu eta ekintzen berri emanez burutzen da.