Hemen zaude: Hasiera Antolatu zure bidaia Turismoa Euskadin

Turismoa Euskadin

Euskal Herriko hiru hiriburuarekiko duen urrunkidetasuna eta komunikazio bideen azpiegituraren kalitateak, Debabarrena Euskal Herriko interes turistiko gune garrantzitsuenetik gertu kokatzen da.

Debabarrenak Euskal Herriko izaera biltzen du; kostaldea, mendia, kultura, tradizioa eta gastronomiaren hoberena eskualdean aurkitzen dugu. Euskal Herriak bisitariari eskeini diezaiokeen sentsazioen aurrerapen bat da.

Debabarrena: Euskal Herriko bihotza

Debabarrena eskualdea, zortzi udalerrik osatzen dute (Mallabia, Deba, Eibar, Ermua, Soraluze, Elgoibar, Mendaro eta Mutriku). Euskal Herriko bihotzean kokatua dagoenez, Euskal Herri osoa ezagutzeko abiapuntu ezinhobea da. Kokapena eta errepideen arteko lotura erosoak bisitaria Euskal Herriko edozein txokoetatik ordu bete eskasera kokatzen da: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Zarautz, Getaria, Zumaia, Hondarribia, Gernika, Urdaibai, Urkiola...Beraz Debabarrena ikuspuntu turistiko ezberdinak eskeintzen dituen abiapuntu paregabean bilakatzen da.

Euskal Kostaldea, Gipuzkoa

Gure udalerrietan xarmaz beteriko lekuak aurkitu genitzazke: Saturraran, Mendata, Sakoneta, Itxaspe, Ekain, edo Arrate. Euskal kostaldearen miresgarritasunaz goza ezazu: nekazalturismoak eta turismo aktiboa, turismo kulturala eta osasun turismoa (talasoterapia).

Euskal Herriko bihotzean kokatuta dagoen inguru natural pribilegiatu honetan hondartzak,surfa, arrantzaleen portuak, nekazalturismoak,donajakue ibilbideataz...gozatzeko aukera eskeintzen digu.

Ostatuak

Debabarrenak era guztietako ostatuak ditu: nekazalturismoa, landetxeak, hotelak, hostalak, kanpinak. Zuk aukeratu ze eratan gozatu nahi duzu Euskal Herriko turismoaz.

Euskal Herriko nekazalturismoaz gozatzeko har ezazu ostatua honako nekazalturismoetan. Beraien ezaugarri nagusia kalitatea eta tratuan dagoen urbiltasuna dira.

Turismo aktiboa eta jarduerak

Debabarrenak zure oporraldiak era ezberdinean gozatzeko aukera eskeintzen dizu; izadia eta aisialdi denbora elkartuz.Turismo aktiboa gure eskualdean errealitatea da: urpekaritza, arrantza, urpeko arrantza, paintball,kapeak, arrauna, piraguismoa... Euskal Herrian turismoak eskeini diezazuken aukerak imaginaezinak dira.

¡Gozatu turismoari eskeintzen diozun denbora euskal herriko bihotza den debabarrenetik!

¡Debabarrena: Benetako Euskal Herria!