Hemen zaude: Hasiera Antolatu zure bidaia Debegesa

Debegesa

Debabarrenaturismo.com webgunea Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, kudeatzen du. 1985.urteaz geroztik, Debabarrena eskualdearen garapen ekonomiko eta jasangarria sustatzen dihardu.

Debegesa Debabarreneko zortzi udaletxeek osatzen dute eta laguntza profesionala eskaintzen die arlo ezberdinetan udaletxe zein eskualdeko biztanleei. Halaber, eskualdearen eta bertako baliabideen sustapen turistikoaz arduratzen da.

 Debegesa, Agencia para el desarrollo de Debabarrena

Harremanetarako helbidea

Debegesa Garapen Agentzia
Azitaingo Industrialdea 3 Bis
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Tfno.: +34 943 820 110

Email: komunikazioa@debegesa.eus

www.debegesa.eus            facebook Facebook.com/Debegesa             twitter @debegesa 

 

Sustapen turistikoa

Debegesako Turismo Zerbitzuaren helburua sektore turistikoaren garapena lortzea da. Era honetan, garapen jasangarria eta kudeatzaile publiko eta pribatuak kontuan izanda Debabarrenak aberastasun iturri osagarri bat izatea lortu nahi da.

Debegesak Debabarreneko Dinamizazio Plan Turistikoa bultzatu eta kudeatzen du. Bertan eremu ezberdinak lantzen dira, aipagarrienak honako hauek direlarik:

  1. Sektore enpresarialen indartze eta garapena
  2. Eskualdearen sustapen turistikoa.

 

Turismoaren inguruan sortzen diren ekimen enpresarialak oso garrantzitsuak dira eta uste dugu bailarak euskal merkatu turistikoan leku garrantzitsua lortzeko sektore pribatuak ausardiz eta irudimen handiko ideiak izanik apustu egin beharko du.

Sektore turistikoarekin erlazioa duten ideia berriak edo eta martxan dagoen negozioaren berrikuntzaren inguruan proposamenak izanez gero ez ahaztu gurekin harremanetan jartzea. Debegesako sektore turistikoan diardugunak dituzuen ideien azterketan laguntzeaz gain Proiektuaren Bideragarritasunaren Planen inguruan aholkua eskeintzen dizugu. Era berean dagokizun instituzio publikoak eskeini dezaketen dirulaguntzen eskakizun eta agirien berri ematen dizuegu.

Informazio gehiago: Debegesa