
Honako web orrialdea Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, kudeatzen du. Debegesa 1985.urtean sortu zen, azken helburua eskualdearen garapen jasangarria bultzatzen delarik.Era honetan, eskualdearen beharrak hobekuntzarako ekintza zehatzetan bilakatzen dira.
Debegesa Debabarreneko zortzi udaletxeren nahiaren ondorioz sortu zen. Debegesak,udaletxe, eskualdeko biztanleriari, eta arlo ezberdinetan (jarduera enpresarialen sustapena, enpresen estrategiak,zerbitzu juridikoak...) laguntza profesionala behar duten enpresei zerbitzuak eskeintzen die. Bestalde eskualdea eta bere baliabideen sustapen turistikoaren ardura du.
Debegesa
Azitaingo Industrialdea 3 Bis
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Tfno.: +34 943 820 110
FAX: +34 943 200 350
E-mail de contacto
www.debegesa.com
Debegesako Turismo Zerbitzuaren helburua sektore turistikoaren garapena lortzea da. Era honetan, garapen jasangarria eta kudeatzaile publiko eta pribatuak kontuan izanda Debabarrenak aberastasun iturri osagarri bat izatea lortu nahi da.
Debegesak Debabarreneko Dinamizazio Plan Turistikoa bultzatu eta kudeatzen du. Bertan eremu ezberdinak lantzen dira, aipagarrienak honako hauek direlarik:
Turismoaren inguruan sortzen diren ekimen enpresarialak oso garrantzitsuak dira eta uste dugu bailarak euskal merkatu turistikoan leku garrantzitsua lortzeko sektore pribatuak ausardiz eta irudimen handiko ideiak izanik apustu egin beharko du.
Sektore turistikoarekin erlazioa duten ideia berriak edo eta martxan dagoen negozioaren berrikuntzaren inguruan proposamenak izanez gero ez ahaztu gurekin harremanetan jartzea.Debegesako sektore turistikoan diardugunak dituzuen ideien azterketan laguntzeaz gain Proiektuaren Bideragarritasunaren Planen inguruan aholkua eskeintzen dizugu.Era berean dagokizun instituzio publikoak eskeini dezaketen dirulaguntzen eskakizun eta agirien berri ematen dizuegu.
Gai honen inguruan informazio gehiago: web de Debegesa.