Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Tripontziak Debabarreneko Tripontziak

Debabarreneko Tripontziak

Debabarreneko Tripontziak

II. lehiaketa

Hasiera 2015/12/01
Amaiera 2015/12/15
Bertako produktuekin osatutako proposamen gastronomiko bikainak dastatzeko aukera ezin hobea. Gainera, sari potoloak eskuratu ahal izango dituzu: Twitter-en, partekatu argazkiak zure Tripontziak momentua kontatuz; Facebook-en, sartu Debabarrena Turismok duen orrian eta erantzun zuzen galderari. On egin!

 

Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 25 eurotan, Tripontziak Pintxoak 5 eurotan (2 pintxo eta 2 edari) eta Tripontziak Egonaldiak (ostatua gosariarekin, Tripontziak menua eta oparia) pertsonako 48 eurotan.

 

logo menu eus                                      logo pintxo eus                                   logo egonaldia eus 

  * Eskuratu Tripontziak ekimenaren kartela.

Tripontziak menua:

Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango duzu, 25 euroren truke (ogia, edaria, kafea eta BEZa barne). 

 

*Prezioa pertsona bakoitzeko. Erreserba egiterakoan "Tripontzial Menua" nahi duzula adierazi. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.

Tripontziak pintxoak:

Taberna bakoitzak ekimen honetarako esklusiboki prestaturiko pintxoak eskainiko ditu; 2 pintxo eta 2 edari 5 euroren truke eskainiz.

 

Tripontziak egonaldia:

Tripontziak Egonaldiak barne hartzen du: gau bateko ostatua eta bertako produktuez osatutako gosaria Goikola nekazalturismoan + Tripontziak Menua, aukeratutako jatetxean + gazta zati bat opari.

Egonaldi gastronomiko honen prezioa 48€/pertsonako.

Informazioa eta erreserbak: www.goikola.com / T: 943 199 082

 

Parte hartu gure lehiaketetan:

TWITTER-EN (@Deba_barrena):

Partekatu argazki bat zure "Tripontziak momentua" lagunei kontatuz. Ez ahaztu txio horretan #Tripontziak traola idazteaz, ezta taberna edo jatetxearen izena aipatzeaz ere.

Parte hartzen duten guztien artean sari potoloak zozkatuko ditugu:

1. Tripontziak Egonaldi bat (gau bateko ostatua eta gosaria Goikola nekazalturismoan + Tripontziak Menua, aukeratutako jatetxean + gazta zati bat opari).

2. Tripontziak Menua bi lagunentzako.

3. Tripontziak Menua bi lagunentzako.

 

FACEBOOK-EN (DebabarrenaTurismo):

Sartu Debabarrena Turismok Facebook-en duen orrian eta parte hartu zuretzat prestatu dugun galdera misteriotsuari erantzunez.

Zuzen erantzuten duten guztien artean zozketatuko diren sariak:

1. Tripontziak Menua bi lagunentzako.

2. Bertako produktuez osatutako saskia.

3. Bertako produktuez osatutako saskia.

 

Gozatu zure Tripontziak momentuaz, on egin eta zorte on!