Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Tripontziak Debabarreneko Tripontziak

Debabarreneko Tripontziak

Debabarreneko Tripontziak

IV. lehiaketa

Hasiera 2017/11/10
Amaiera 2017/11/26
Partekatu zure #Tripontziak esperientzia sare sozialetan eta irabazi sari bikainak!! Bi lagunentzako Tripontziak egonaldi bat, Tripontziak menuak eta Mendaroko Txokolateen produktu-sorta tentagarriak daude jokoan! Anima zaitez eta parte hartu, tripontzi!

 

Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 25 eurotan.

 

menu tripontziak                             

  * Eskuratu Tripontziak ekimenaren kartela.

Tripontziak menua:

Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango duzu, 25 euroren truke (ogia, edaria, kafea eta BEZa barne). 

*Prezioa pertsona bakoitzeko. Erreserba egiterakoan "Tripontziak Menua" nahi duzula adierazi. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.

Partekatu zure #Tripontziak esperientzia sare sozialetan eta irabazi sari bikainak!!

TWITTERen eta INSTAGRAMen (@Deba_barrena):

Eman inbidia zure lagunei, Twitterren eta Instagramen zure Tripontziak unearen argazkiak partekatuta. Ez ahaztu zure argitalpenetan #Tripontziak etiketa eta tabernaren edo jatetxearen izena jartzeaz. Zenbat eta argazki gehiago partekatu, orduan eta aukera gehiago izango duzu irabazteko!

 

FACEBOOKen (DebabarrenaTurismo):

Sartu Debabarrena Turismoren orrian , sakatu “Atsegin dut” botoia, eta partekatu zure #Tripontziak uneko argazkiak, lehiaketako jarraibideak betez. erantzun orriaren goiburuan proposatzen dizugun galderari. Erraz-erraza da!

 

Kupoia tripontziakEta ez bazara sare sozialen oso zale, eta ez baduzu Twitter, Instagram edo Facebook, ez zaitez arduratu. Zuk ere sari bikainak eskura ditzakezu!

Eska ezazu establezimenduan bertan parte hartzeko kupoi bat, bete ezazu harremanetarako zure datuekin eta entregatu zure Tripontziak menua edo pintxoa kontsumitu duzun taberna-jatetxean.

 

 

 

 

 

Sari ederrak zozkatuko ditugu parte-hartzaileen artean!!
• Tripontziak egonaldi bat (ostatu-gau bat eta gosaria, bi pertsonarentzat, Debabarreneko nekazaritza-turismoko establezimendu xarmagarri batean, eta Tripontziak menu bat bi pertsonarentzat).
• Tripontziak menuak bi pertsonarentzat.
• Mendaroko Txokolate-sorta ederrak.

Animatu eta parte hartu, Tripontzi!

 

Tripontziak hedabideetan eta sare sozialetan 

Gero eta jende gehiago egoten da azaroa iristeko gogotsu Tripontziak Menuaren erreserba egiteko. Eta ez bakarrik eskualde mailako biztanleek. Tripontziak ekimena Debabarrenetik haratago ezagutzera ari da ematen azken boladan. Horren erakusle, IV edizio honetan komunikabide zein sare sozialetan ekimenak izan duen oihartzuna. Ezbairik gabe, urtetik urtera Euskadiko egutegi gastronomikoan are eta presentzia gehiago hartzen ari da Debebarreneko Tripontziak.