Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Produktuak San Blas Opila

San Blas Opila

San Blas eguna -eztarriko gaitzen aurkako babeslea-, otsailaren 3an ospatzen da. San Blas opila jateko ohitura izan dugu betidanik gure bailaran. Opil hauek prestatzeko eta bedeinkatzeko ohitura Eibarren du jatorria, Abadiño bezalako beste herrietaz gain, eta belaunaldiz belaunaldi mantendu den ohitura da. Gaur egun, eskualdeko gozotegi gehienetan saltzen duten jakia da, eta antza, bedeinkatutako opilak jatea, urtebetez babesten gaitu eztarriko minen aurka.

San Blas opila prestatzeko eta bedeinkatzeko ohitura Eibarren du jatorria, Abadiño bezalako beste herrietaz gain, eta belaunaldiz belaunaldi mantendu den ohitura da. Gaur egun, eskualdeko gozotegi gehienetan saltzen duten jakia da, eta antza, bedeinkatutako opilak jatea, urtebetez babesten gaitu eztarriko minen aurka. San Blas opila eibartarron jaki tipikoa izan arren, modu askotan prestatzeko aukera dago. Baina, honen osaiaga eta errezeta, gehienetan antzekoa izaten da: kilo erdi azukre, kg 1 irin, 150 g txerri gantz edo koipe, 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik), 7-8 tanto anis esentzia eta legamia. Azkenik, San Blas opila prest dagoenean, bedeinkatzea ezinbestekoa da jan aurretik.