Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Produktuak Mutrikuko etxeko marmelada

Mutrikuko etxeko marmelada

Mutrikuko etxeko marmelada Debabarreneko produktu nagusien artean dago. Eskualdeko baserri eta artisauen lehengaiak erabiltzea, kalitatezko marmeladak eta fruituen kontserbak eskaintzeko, ezinbestekoa da.

‘Ondare’ proiektuko arduradunek proposaturiko produktuak, hurrengoak dira:

-Marmeladen pack-a, 45 gramo ontzi bakoitza. Lau marmelada ontzi, bertako fruituekin eginda, eta denboraldikoak. Masusta, piku, laranja eta kiwiekin egindako marmelada. Kasu honetan, masustak Mutrikuko mendietan batzen dituzte, pikuak “Maixa” baserritik datoz, laranjak herriko mojetako komentuan lantzen dituzte, eta azkenik, kiwiak, “Gaztañeta” baserrian batzen dituzte.

-Ahabi marmelada ontzia (235 gramo). Kasu honetan, ahabia, Asturiaseko Villaviciosako herrian kokatuta dagoen “El cierron” baserritik dator. Gozarian zein beste postre ezberdinekin erabili dezakegu.

ARGAZKIA: http://ondarecb.blogspot.com.es/