Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Produktuak Mendaroko txokolateak

Mendaroko txokolateak

Bertako produktuen dastaketa eta bisita gidatuak (aldez aurretik deituta) esperientzia ahaztezinak dira aparteko txokolateak dastatu nahi dituenarentzat. ‘Chocolates de Mendaro’ enpresan produktu bikainak aurki ditzakegu: turroiak, tabletak, berezitasun edo espezialitateak, bonboi eta trufak, txokolate-katilua edota azukre gabeko produktuak.

‘Chocolates de Mendaro’ enpresak, Mendaron, Bilbon eta Donostian ditu dendak. Baina, egoitza nagusia Mendaron dago.

Kakaoa lehenik dastatu zuen europarra Kristobal Kolon izan zen bere laugarren bidaian. Espainiara eraman zituen kakao ale batzuk errege katolikoek dastatzeko, baina zapore mingotsaren ondorioz, ez zuten arrakastarik izan. 

Txokolatea kakao-azukre nahasketa da. Kakao babarrunak manipulatzerakoan, kakao itsatsia lortzen dugu, marroi iluna eta mingotsa delarik, eta bestetik, kakaoa gurina hori kolorekoa da, kakao babak duen gantza. Zenbateko proportzioaren arabera nahasten ditugun pasta eta gurina azukrearekin, eta esnea edota fruitu lehorrak bezalako osagaiekin, txokolate mota bat edo beste izan daiteke: txokolate beltza, esnea edo zuria.

Txokolate on batek, kaoba ilun kolore bat du, uniformea, distiratsua eta leuna, baina sekula ez beltz kolorekoa. Esne txokolatea A ilehoria okre kolorea dauka, baina kaoba argia izan daiteke horrek daraman kakao portzentaiaren arabera. Bere ehundura leun eta fina da. Erraz urtzen da, ahoan pasta gantz sentsazioa laga barik.

Txokolate on bati ziztada ematerakoan, erraz apurtzen da zarata leun batekin. Ezin daiteke koipetsua izan.

Azken gomendioa: ez da egokia txokolatea toki bero edo hotz batean uztea, ezta hezetasuna edota usain desberdinak dauden toki batean. Txokolatea, 16-18 gradu bitarteko leku batean gorde behar dugu, toki fresko eta lehorrean, eta argitasunetik ondo babestuta egoteko.

ARGAZKIA: chocolatesdemendaro.com