Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Produktuak Lasturko taloa

Lasturko taloa

Otsailean ospatzen dute Lasturren “Talo eguna”. Bertako taloak famatu bihurtu dira azken urteotan gure bailaran. Arto-irina, ura eta gatzarekin masa egiten dute. Baina, nobedade gisa, masa haunditu eta forma emateko oihal berezi bat erabiltzen dute taloa xigor dadin eta honek zapore hobeagoa izan dezan.

Lasturko bi errotak, XV. mendean sortutako burdinolak dira, eta beranduago, egungo errotetan birmoldatu zituzten. Gaur egun, edonor joan daiteke hauek bisitatzera eta zer nolako lana egiten duten ikustera ere bai. Bertan erabiltzen duten irinarekin, talo ezberdinak egiten dituzte: txokolatezkoak zein hestebeteak. Gainera, “Pequeños pastores” izeneko esperientziaren barruan, talo tailerra eta dastaketa saioa aurki ditzakegu.