Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Produktuak Flysch txakolina

Flysch txakolina

FLYSCH txakolinak zuri-urre kolorea du, hartzidura kontrolatu baten bidez freskotasuna ematen dion txinparta ukitu batekin. 2012. urtean, merkatura irten zen Flysch txakolina, Etxabe-Etxaniz familiak euren Gorosti upategian egina.

2008. urtean landatutako mahatsondoek, zein klima eta orografiagatik parralean landatuak dauden, lehen uzta, 2011. urtean eman zuten. Parraleko lana guztiz eskuz egin beharreko lana da, bai zaintzan, baita uzta jasotzean ere.

ARGAZKIA: flyschtxakolina.com