Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Produktuak Berdela

Berdela

Mutrikuko Berdel egunean, herriko portuan milaka lagun batzen dira produktu hau dastatzeko. Bertan, 4.000 kilo berdel dozena bat errezeta desberdinetan prestatua, marmitakoa, olio-ozpinetan, kroketak, pudina, etbar. Guztia, jai giroan eta bertako edariek lagundurik.

Guztira, 48 barietate ezberdin daude, eta denak oso antzekoak beraien artean. Caballa izenez ezagutzen dena dago, berdela baino ilunagoa eta marra regularragoak dituela. Berdela Scombridae familiako ur gaziko arraina da, iparraldeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena. Itsasoko arrain hau, sardina baino handiagoa dena, jateko ona da. Berdela urte osoan hartu daiteke, baina bere presentzia merkatuan bereziki udaberriko hilabeteetan ugaritzen da. Garai hauetan kostaldera hurbiltzen da eta hartze bolumena handiagoa da. Arrantza denboraldia otsailetik apirila edo maiatzera bitartera daroa. Ernalkuntza sasoia udaberri amaieran eta uda bitartean izaten da, arraultzak uretan flotatzen geratzen direlarik.