Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Produktuak Altzolako ur minerala

Altzolako ur minerala

Altzolako ura, liseriketa eta diuretikoa izateagatik da historikoki ezaguna. Altzolako garairik onena 1846. urtean hasi zen, bainuetxeko ateak ireki zituztenean. Harrezkeroztik, 10 hotel eta ostatu ezberdin jarri zituzten abian (Larrañaga, Boulevard, Alzola, Celaya, Albizkoa, Ituarte, Sebastiana, Leocadia, Juliana eta Dolores).

Altzolan Altzolako dorreak eta Olaetxea, eta hala nola, Albizkoa, Aurretxe jauregia eta Zelaia hotela sortu zituzten. Egitura ekonomiko hartatik, Altzolako Urak marka mantentzea lortu dute.

Altzolako Ura, liseriketa eta diuretikoa izateagatik da historikoki ezaguna, berezko ezaugarrieri eta bere konposizio zehatzari eskerrak liseriketan eta garbiketan laguntzen duela uste da. Bainuetxearen garaikoa da Altzolako Uraren ospea, bertaratzen zirenek egiaztatzen zuten bere onurak, egunetik egunera.

Ur erabat gomendagarria da koliko nefritiko eta gernu narritadurak antzematen direnerako, iragazpena hobetzen bait du eta giltzurrunetan ematen den eragin disolbatzailea hobetzen du, eta esan genezake Altzolako Uraren berezko espezializazioa hauxe bera dela.

Bainuetxearen garaitan frogatu zen hainbat alditan gernu aparatuko gaixotasunak eta bereziki koliko nefritikoak sendatzeko onuragarria zela.

ARGAZKIA: alzola.com