Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Errezetak Txokolotada

Txokolotada

Haurrek gogokoen duten errezeta, txurroak bustitzeko, errege opilarekin edota pastelarekin, adibidez. Jarraian proposatzen dizuegun txokolatada, krema likidoarekin egina dago, eta arto-irin pixka batekin loditzeko. Kanela pixka bat ematea oso garrantzitsua da. Txokolatada egiteko beste aukera desberdina da, duda barik.

Elaborazioa:

  • Lehenik eta behin, arto-irina azukre erdiarekin nahastuko dugu, eta prest dagoenean, esnea, gatza eta kanela apur bat gehituko ditugu. Dena nahastuta dagoenean, sutan jarriko dugu.
  • Ondoren, lapikoan dagoen bitartean mugitzen joango gara, irakiten hasten denerarte itxarongo dugu. Irakiten hasten denean, sua geldituko dugu. Lapikoa kendu eta 550 gramo txokolate gehituko ditugu. Dena nahastuta dagoenean, berriz ere lapikoa sutan jarriko dugu.
  • Gustokoen dugun testura lortzea da garrantzitsuena. Beraz, arto-irina eta esnearen neurriak alda ditzakegu, txokolatea lodiago edo likidoago nahi dugun heinean.

Txokolatadaren osagaiak:

  • 550 gramo txokolate
  • 100 ml esne-gain irabiatu
  • 1 Litro esne
  • 100 gr azukre
  • 40 gr arto-irina
  • Kanela apur bat
  • Gatz pixka bat