Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Errezetak Taloa

Taloa

Talo bikaina prestatzen azalduko dizugu. Irina ontzi batean jarri behar dugu eta gatz pixkat bota. Ontzi batean ura berotuko dugu eta apurka-apurka gehitu. Ongi-ongi nahasi irina, ur beroa eta gatza, masa egin arte.

Eskuetan ibili masa trinko eta homogeneo bat lortu arte, eskuetan itsasten ez den arte. Egindako masa trapu baten gainean egoten utziko dugu ordu erdiz, gutxi gorabehera. Ondoren, masa eskuen artean hartu eta landu, bolatxo bat eginez.

Mahai gainean ongi hedatuko dugu, norberak nahi duen forma emanez. Azkenik, plantxa berotu eta opila bi aldetatik erreko dugu. Taloa doblatu eta barnean nahi duguna sartu.

Osagaiak (4 pertsonendako):

  • Arto-irina (350 g)
  • Ur beroa (250 ml)
  • Gatza
  • Txistorra, hirugiharra...