Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Errezetak San Blas opila

San Blas opila

Zazpi koilarakada azukre eta bi zuringoak ez besteko guztiak nahasi ongi orea lortu arte. Gero, mahai gainean, orea zapal zapal egin botila baten laguntzaz. Ez ahaztu irin apur bat jartzea mahaiaren gainean, bestela dena kolatuko da. Ore horretatik, pala baten tamainako opilak aterako ditugu eta ertzetan koskak egingo dizkiegu edo dauden-daudenean utzi, nork bere aukeran.

200º-tan dagoen labean sartu 25-30 minutuz.

Bitartean, bainu marian jarri dugun katilu batean, bi zuringoak eta zazpi koilarakada azukre nahasi behar dira, geratu barik. Azukrea ongi nahasi denean, ontzia berotik atera eta ordu laurdenez edo joko dugu indarrez, apur bat gorpuztu dadin. 

Labekoak atera eta hozten utziko ditugu, baina oraindik epel daudelarik gainetik igurtziko ditugu zuringoekin, San Blas opilen zuritasun berezko hori eduki dezaten.

Azkenik, San Blas opila bedeinkatuko dugu. Opilak kartoizko kutxa batean gorde, edo azpil batean, zapi garbiz estalirik.

Osagaiak

San Blas opilaren errezeta magikoa hurrengoa da:

  • Kilo erdi azukre
  • Kg 1 irin
  • 150 g txerri gantz edo Koipe
  • 8 arrautza (bi zuringo alde batera lagata)
  • 7-8 tanto anis esentzia eta legamia.
  • Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak egiteko erabiltzen den horietako bat (aukeran, ez da guztiz beharrezkoa).