Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Errezetak Gaztaina erreak

Gaztaina erreak

Udazkenerako errezeta bikaina eta labean modu errezean prestatzeko. Oso aproposa urtero Eibarren eta Soraluzen ospatzen duten 'Gaztañerre' egunerako. Umeentzat nahiz helduentzat.
  • 100gr gaztaina pertsona bakoitzeko

Pertsona bakoitzeko 100gr gaztaina jarriko ditugu. Modu horretan, 6 pertsona gonbidatzen baditugu, 600gr gaztaina erosiko ditugu. Gonbidatuak 10 izan ezkero, 1kg erosiko dugu (1000gr).

  •  Gaztainak prestatu

Fruitu lehor hauek erretzeko zulotxo bat egin beharko dugu aurretik gaztaina bakoitzaren oskolean. Modu horretan, hobeto prestatuko ditugu. Labana edo mailua erabili ditzakezu. Kasu honetan, gaztainak, apurtzeko arriskua ez duen gainazal gogor batean jarriko ditugu. Amaitzerakoan, gaztainak laberatzeko erretiluan lagako ditugu.

  • 30 minututan laberatu 180ºtan

Gaztainak prestatzen dihoazen heinean, labea berotzen jarri behar dugu 180ºko tenperaturan, gutxi gorabehera. Ordu laurden beranduago prest izango da. Une horretan, erretilua fruitu lehorrekin labean sartu.

Gaztainak 30 minutu inguru laga labean. Ordu laurden pasa eta gero, buelta eman guztiei. Modu horretan, alde guztiek behar duten kolorea izango dute eta prest daudela ikusiko duzu.

  • Koskolarekin edo koskol barik?

Zure gaztainak behin erretak egonda, zuritzea besterik ez zaizu geratzen. Labetik atara, oihal batean laga eta eskuekin indarra egin, apurtzen hasi arte.

Bigarren aukera gaztainak koskolarekin uztea da. Pertsona askok, koskola eurak kentzea nahiago dute.