Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Errezetak Berdel marmitakoa

Berdel marmitakoa

Mutrikuko errezeta tipikoa. Berdela arrain urdinen taldekoa da, gantzetan aberatsa eta atunaren familiakoa. Arrain osasuntsua eta goxoa, dietarako ezin hobea eta, gainera, merkea.

Osagaiak (4 pertsonendako):

  • Tipula
  • 2 piper berde
  • Piper txorizero mamia
  • Baratxuri alea
  • Kilo 1 patata
  • Kilo 1 berdel
  • Tomate saltsa goilarakada bat
  • Ura
  • Olioa
  • Gatza

Elaborazioa:

Lehenik, lapiko batean olioa berotzen jarri behar da. Barazkiak txikitu. Gehitu baratxuria, tipula eta piper berdea kazuelan, eta hasi frijitzen. Jarraian, tomate saltsa goilarakada eman. Gero, bota patatak kaskaka txikituta, piper txorizeroaren mamia eta gatza. Gehitu ura eta irakiten jarri patatak bigundu artean. Azken unean, berdel takoak sartu, eta sua itzali behar da, bertako berotasunean egosteko.