Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Produktuak eta Errezetak Errezetak Berdela erreta

Berdela erreta

Berdela prestatzen irakatsiko dizugu. Berdela arrain urdinen taldekoa da, gantzetan aberatsa eta atunaren familiakoa. Arrain osasuntsua eta goxoa, dietarako ezin hobea eta merkea, beti garestiena ez baita onena.

Osagaiak (4 pertsonendako):

  • Berdela
  • 2 baratxuri ale
  • Irina
  • Oliba olioa
  • Gatza

Elaborazioa:

Lehendabizi, zartaia berotzen jarri behar da oliba olio apur batekin. Baratxuria gehitu sartaian su motelean, erre ez dadin. Olioak zaporea hartzean, baratxuria erre aurretik, atera egingo dugu. Berdelari gatza eta irina eman eta plantxan ipiniko dugu. Minutu batez frijitu dugu berdelaren alde bakoitza. Platerera atera eta bota ganetik refritua (olioa, baratxuria eta pipermin zati txikiz eginda).