Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak Urteberriko feria-Soro Peria

Urteberriko feria-Soro Peria

Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Ganaduaren erakusketa. Fruitu, barazki eta gazta lehiaketak. Antolatzailea: Debako Udala.
Herria Deba
Noiz Urtarrilak 5

Urtarrilaren 5ean Gipuzkoan urteko lehenengo nekazaritza eta ganadu azoka ospatzen dute Deban: Urteberriko feria. Goizean goiz hasita, herrira hurbiltzen den edozeinek euskal baserrietako produktuak dasta ditzake. Gainera, trikitilariak, txistulariak eta dantzariak ere izaten dira.

Ganadu erakusketa ez da faltako, ezta jai egun ospetsu honen elementu nagusienetariko bat: idi probak. Bestalde, barazki eta fruituak eta gazta lehiaketa ere izaten dira, besteak beste.

Argazkia: academiavascadegastronomia.com