Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak San Martin azoka

San Martin azoka

Ermuko San Martin azoka, Euskal Birusa Kultura elkarteak 1990. urtean bultzatutako ekimena da. Urtez urte herrian sustraitu da, jai-egun ospetsua eta nekazaritzako produktuen eta euskararen erreferentea bilakatuz.
Herria Ermua
Noiz Azaroaren bigarren larunbatean

Azoka, euskara sustatzea helburu duen Euskal Birusa elkarteak antolatzen du eta herritar askoren laguntzaz azaroaren bigarren larunbatean mugitzen du herri osoa, eta jai giroan murgiltzen du.

Gure baserrietako produktuak eta artisau produktuak erosteko azoka famatu honetara gerturatu zaitezke, eta kasu batzuetan, baserrietara bertara.

Azokaz gain, eta egun horretan ospatzen dituzten ekitaldiez gain, aipatzekoa da azokaren aurreko egunetan antolatzen duten kultur egitaraua.

ARGAZKIA: Ermuko Udala