Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak San Andres Azoka

San Andres Azoka

Eibarko San Andres feria azaroaren 30ean ospatzen dute Eibarren, eta azken urteotan indar handia hartu du. Gainera, Euskal Herriko azokarik ospetsuena izatera ere iritsi da.
Herria Eibar
Noiz Azaroak 30

San Andres azokaren helburuak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta dira: barazkiak, frutak, eztia, ardi gazta eta eskuz egindako ogia.

Aipatutakoez gain, txakolina eta loreak ere saltzen dituzte, baina erakusketa eta salmentarako bakarrik, ez da izaten txakolin eta lore lehiaketarik.

Bestalde, nekazal kutsua duen jaia da hau, non ohiko ekintzez gain (herri kirolak, dantzak, bertsolariak, e.a), gaztetxoen jokoak eta musika berbenak ere egoten diren. Eibarko San Andresetara, eibartarrak ez ezik, eskualdeko herritarrak eta bestelako bisitariak ere inguratzen dira.