Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak Sagardo eguna

Sagardo eguna

Sagardo dastaketa, sagardoaren elaborazio prozesua eta sagar barietate ezberdinen erakusketa. Antolatzailea: “Eta kitto” elkartea.
Herria Eibar
Noiz Urriko lehen larunbatean

Urriko lehen larunbatean ospatzen dute Eibarren ‘Sagardo eguna’. 2013. urtean, urriaren 5ean zehazki, XXI. edizioa ospatu zuten.

Guztira, hogei bat ekoizle edo sagardogile bildu ziren Untzaga Plazan. Goizez eta arratsaldez, bisitariek postu ezberdinak bisitatzeko aukera izan zuten. Hala nola, sagardo ezberdinak dastatu ahal izan zituzten, eta elkarte gastronomikoek prestatutako pintxoak ere bai. Gainera, sagardoaren elaborazio prozesua eta sagar barietate ezberdinen erakusketa ikusteko aukera izan zen.