Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak Nekazaritza eta Abere azoka

Nekazaritza eta Abere azoka

Ganadu erakusketa eta salmenta, nekazaritza erremintak eta baserriko produktuak.
Herria Elgoibar
Noiz Hil bakoitzeko azken larunbata

Urte osoz, hileko azken larunbatean, abere eta baserriko produktuen azoka ospatzen dute Elgoibarren. Ganaduaren eta nekazaritza tresnen erakusketa eta salmenta.

Azoka hau 1782. urtean ospatzen hasi ziren Elgoibarren.

Horrez gain, urteko azken larunbatean, Gabon Zaharreko nekazaritza eta abere azoka ospatzen dute herrian. Bertan, erakusketa eta abere salmenta, artisau-produktuak, gazta, fruituak eta barazkiak ere saltzen dituzte, besteak beste.