Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak Kontzentzioko Barazki eta Ganadu Azoka

Kontzentzioko Barazki eta Ganadu Azoka

Urtez urte, Mendaroko Udalak Kontzentzioko Barazki eta Ganadu Azoka antolatzen du. Fruituen, barazkien, ganaduen, artisautzen eta abarren erakusketa eta salmenta da.
Herria Mendaro
Noiz Abenduak 8

Norberak landutako produktuen erakusketa eta salmenta honetan, eskualdeko baserritarrek parte hartzen dute: barazkiak, fruituak, nekazaritza ekologikoa, eztia, sagardoa, ogia, gazta, txokolatea, hegaztiak, ganadua eta artisautza (Burdinazko tresnen eta piloten eskuko tailerrak), saltzen dituzte, besteak beste.

Salda eta pintxoa dohainik egoten da bisitari guztientzat.

Debemen, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea, antolatzaileetako bat da.

ARGAZKIA: DV