Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak Berdel eguna

Berdel eguna

Berdel Eguna apirileko lehen larunbatean ospatzen dute Mutrikun. Berdelarekin eginiko pintxo dastaketa izaten da egun berezi honetan. Goizez, tabernetan eta arratsaldean portuan.
Herria Mutriku
Noiz Apirileko lehen larunbata

Herri arrantzale honek, egun honen antolakuntzan bere bihotza jartzen du, dena ezin hobeto atera dadin. Eta, urtero, berdelarekin errezeta berezi eta ederrak sortzen dituzte inguruko sukaldari onenek. Festa hau arrai mota hau ezagutarazteko eta nola prestatzen den erakusteko burutzen dute. Aipatu beharra dago, herriko jaiez gain, Berdel Jai hau dela, dudarik gabe, kostaldeko herri polit honetan egiten den entzutetsu eta arrakastatsuena. Ospe txarra zuen arrainari izen ona emateko eta berezko ezaugarri onuratsuak ezagutarazteko orain dela urte batzuk San Pedro Kofradiak, Udalarekin batera, bultzatutako jaia Mutriku bisitatzeko aitzakia bihurtu da milaka pertsonentzat.

Urtez urte, herriko portuan milaka lagun batzen dituen dastaketa erraldoia da: 4.000 kilo berdel dozena bat errezeta desberdinetan prestatua, marmitakoa, txatka, olio-ozpinetan, kroketak, pudina, etbar. Guztia jai giroan eta bertako edariekin lagunduta.