Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Plan Gastronomikoak Artzain txikiak

Artzain txikiak

Errotak, taloak, ardiak eta gazta umeentzat aurkituko ditugu Lasturren ospatzen duten esperientzia gastronomiko honetan otsailean.
Herria Deba
Noiz Otsailean

Artzain bihurtuta, umeak izango dira abentura honetako protagonistak, urtez urte. Lasturko errota zaharrean artoa eho ondoren, irinaz taloa egiten ikasi eta txistorrarekin jango dute.

Beranduago, txapela jantzita eta makila eskuan, latxa artalde bat ikustera abiatuko dira. Hori aprobetxatuz, benetako Idiazabal gazta bat egiten erakutsiko diete eta, amaitzeko, ehungintza tailer txiki batean tapiz bat osatu eta etxera eramango dute oroigarri gisa.

Sekula ahaztuko ez duten esperientzia zoragarria izango da.