Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mendaroko establezimenduek proposamen onenak eskainiko dituzte V Pintxo Lehiaketan

Mendaroko establezimenduek proposamen onenak eskainiko dituzte V Pintxo Lehiaketan

2017/04/27
Mendaroko taberna eta jatetxeek beren pintxo onenak bisitarientzat eskuragarri jarriko dituzte datorren maiatzak 6 eta 7ko asteburuan. Zatoz eta gozatu gastronomia onenaz!

Gastronomia protagonista nagusi izango da Mendaron datorren maiatzaren 6 eta 7an V Pintxo Lehiaketaren eskutik.

Ekimenaren xedea da herriko ostalaritza sustatzea. Lehiaketan parte hartuko duten taberna zein jatetxeek euren trebezia gastronomikoak azaleratuko dituzte, bisitarien gozamenerako.

Pintxoak, miniaturazko sukaldaritza-artea

Mendaro eskualdeko gastronomiaren epizentroa izango da datorren maiatzaren 6 eta 7ko asteburuan. Aurten ere aurreikusten da tokiko taberna eta jatetxeak buru-belarri jardutea bertakoei eta bisitariei proposamen  gastronomiko onenak eskaintze aldera.

Mendaroko V Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten establezimenduek euren eskaintzak zerbitzatuko dituzte larunbat zein igandean, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Hortaz, gastronomia eta pintxoak maite dituztenek ezinbesteko hitzordua dute Mendaroko V Pintxo Lehiaketan. Bisita ezazu Debabarrenako herria eta gozatu zapore zoragarriez Mendaroko pintxo onenen eskutik!

Mendaroko establezimenduek proposamen onenak eskainiko dituzte V Pintxo Lehiaketan

Iazko Mendaroko Pintxo Lehiaketan aurkeztutako proposamenetako bat. / Argazkia: Mendaroko Udala