Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Albisteak @libargutxi y @ainhilarra-k ere jaso dituzte euren "Tripontziak" sariak

@libargutxi y @ainhilarra-k ere jaso dituzte euren "Tripontziak" sariak

2014/07/23
  • Lehiaketa
  • Tripontziak
@11vigui-rekin batera, haiek izan dira twitterren egin den "Tripontziak" argazki lehiaketako irabazleak. Debegesa garapen agentziak Debabarreneko Klub gastronomikoarekin batera sustatutako ekimena izan da.

Twitter sare sozialean #Tripontziak hashtagarekin partekatutako argazki guztien artean, puntu gehien lortu zituzten erabiltzaileak @libargutxi eta @ainhilarra izan ziren. Biak hiru puntura berdinduta geratu dira sailkapenean.

Vicente Guineak (@11vigui) bezala, batak zein besteak opari sorta bikaina eskuratu du: bi lagunentzat egonaldia Debako Perlakua-Saka nekazalturismoan, bi lagunentzat bazkaria edo afaria lehiaketan parte hartu duten hamabi jatetxeetako batean, eta Debabarreneko produktuekin osatutako otarra (Goienetxe eta Goikolako gazta, Txindurri Iturriko sagardo ekologikoa eta Mendaroko Txokolateak). 

Zorionak!

@libargutxi y @ainhilarra-k ere jaso dituzte euren "Tripontziak" sariak

Lur Ibargutxi, @libargutxi, garapen agentziako Turismo Saileko arduradun Cristina Iturriagagoitiarekin