Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarko 26 tabernen pintxo onenak dastagai izango dira ostegunera arte, 'San Andres Saria' lehiaketaren baitan

Eibarko 26 tabernen pintxo onenak dastagai izango dira ostegunera arte, 'San Andres Saria' lehiaketaren baitan

2017/11/21
San Andresak ate joka ditugu. Aurretik motorrak berotzeko eta jai-giroan sartzeko asteazkena eta ostirala bitartean, 'San Andres Saria' Pintxo lehiaketa egingo da tabernarien artean

Gutxi geratzen da San Andresei hasiera emateko. Eibartarrek urteko egutegian ondo markatuta dute data hori, azaroak 30a, San Andres baita herritarren artean festa kuttunenetarikoa.

Motorrak berotzen hasteko, hainbat ekitaldi ospatuko dira egun handia iritsi aurretik. Esaterako, Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiak eta Eibarko Udalak, Eibarko Ostalarien laguntzarekin. Eibarko tabernarien arteko XIV. pintxo lehiaketa 'San Andres Saria' antolatu dute.

Azaroaren 23ra arte, osteguna, armagin-hiriko hainbat tabernek beren proposamenak herritarren eta bisitarien eskura jarriko dituzte. Animatu Eibar bisitatzera aste honetan eta dastatu pintxo ederrenak prezio ezin hobean!

Kontsultatu taberna parte-hartzaileen zerrenda hemen.

Eibarko 26 tabernen pintxo onenak dastagai izango dira ostegunera arte, 'San Andres Saria' lehiaketaren baitan

Aurtengo Eibarko Pintxo Lehiaketa 'San Andres Saria' ekimeneko kartela